Biziarteko espetxe zigorraren kontrako aldarria, Euskal Herriko plazetara

Errenteria-Oreretan 13:00etan izango da elkarretaratzea Herriko Plazan eta Sarek bertan parte hartzera deitu ditu herritar guztiak.

SAreren mobilizazioa Oreretan aurtengo urtarrilean.

Biharko mobilizazioa deitua zuen Sare Herritarrak Arrasaten. Biziarteko kartzela zigorra bertan behera uztea eskatzea zuen helburu protestak, euskal presoei ezartzen zaien salbuespen legediarekin amaitzea eskatzea finean. Egun, 15  preso inguru daude, Sare Herritarrak emandako datuen arabera, 40 urteko espetxe zigorrak betetzera kondenatuta.

Biharko deitutako protesta hori bertan behera utzi du Arrasaten, azken egunetan iniziatiba jasaten ari den presio mediatiko eta politikoa medio. Horren ordez, protesta, Euskal Herriko plaza guztietara eramango du bihar eguerdian Sarek Bizi osorako zigorrik ez! Giza eskubideak, elkarbizitza, konponbidea! lemapean.

Errenteria-Oreretan 13:00etan izango da elkarretaratzea Herriko Plazan eta Sarek bertan parte hartzera deitu ditu herritar guztiak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.