Sukaldari laguntzaileen lan poltsa elikatu nahi du Urmendik
Haur eskolako sukaldean lan egiteko gogoa duenak hilaren 24ra arte bidal dezake curriculuma, Urmendin bertan utzita edo e-postaz bidalita.
Urmendi haur eskola sukaldari laguntzaileen lan-poltsa osatu nahian dabil. Curriculumak jasotzen ri da, eta horiek emateko epearen azkeneko eguna hilaren 24a izango da.
Bi baldintza bete beharko dira. Alde batetik, elikagaien manipulatzaile ziurtagiria eduki beharko da. Bestetik, euskararen ezagutza, bai ahozkoa baita idatzizkoa ere.
Sukaldaritzako ikastaroak eta lan eskarmentua ere baloratuko dituzte.
Curriculumak Urmendi Haur Eskolako bulegoan bertan utzi daitezke (astelehenetik ostiralera, 09:30etik 15:00etara) edo haien e-posta helbidera bidali.
Zalantzak argitzeko, 943 26 00 86 telefonora deitu dezakete interesatuek.