Itaiak aurrera begirako helburuen berri emateko aurkezpena antolatu du
Hilaren 25ean izango da (larunbatarekin) Oreretako gaztetxean. Aurkezpenarekin batera, kantaldia ere antolatu du.
Itaiaren aurreko ekitaldi bat. artxiboko irudia. Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak dinamikaren bidea eta helburuak azaltzeko aurkezpen ekitaldia antolatu du hilaren 25erako (larunbata) Oreretako gaztetxean. 16:30ean zabalduko ditu ateak, eta ordu erdi geroagoa ahsiko du aurkezpena. Itaia zer den eta zertarako sortu zuten azaltzearekin batera, aurrera begira antolakundeak dituen asmo eta helburuen berri ere emango dute.
Aurkezpena amaituta, kantaldia antolatu dute ekitaldia biribiltzeko, eta jatekoa eta edatekoa izango direla bertan jakinarazi dute antolatzaileek.
Hiru urteko ibilbidea bete du Itaiak, eta iaz jarri zituen martxan Oarsoaldea eta Bidasoko taldeak. Kolektiboak salatu egin du emakumeen egunerokoa bortizkeriaz beteta dagoela, horren aurrean, “inolako zapalkuntzarik gabeko eraketan antolakuntza komunista indartzea dagokigu”.
Taldearen jarduna jarraitu daiteke, Instagram edota Twitter kontuetatik.
