Minbiziaren kontrako borroka, Lezoko plazan
Asgicer elkarteak diru bilketa egin du herrian, minbiziagatik gaixo daudenei eta haien senideei laguntza emateko. Udalak harrera egin die.
Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkartea (Asgicer) Lezon izan zen joan den astean. Diru bilketa egin zuten, minbizia duten gaixoei eta haien familiei laguntza emateko.
Udalak elkartasuna adierazi zien elkartekideei, Jesus Mari Martiarena alkatearen bitartez. Haien lana beharrezkoa eta txalotzekoa dela azaldu zien. Herritarrek elkartean boluntario lanak egin ditzatela nabarmendu du udalak.
