Lanbarrengo Arañaburu kaleko obrak bukatu dituzte
Kamioien joan-etorri kopuru handia du industriaguneak, eta asfaltoa kendu hormigoia bota dute bertan. 330.000 euro inbertitu ditu udalak lanetan.
Lanbarren industriaguneko Arañaburu kalea egokitzeko lanak bukatu direla jakinarazi du Oiartzungo Udalak. Bide horren jaitsieran zegoen asfaltoa kendu dute, eta hormigoia eman dute bertan.
Lanbarren industriagunetik kamioi asko pasatzen dira eta errepidea hondatua zegoen.
Obra horietan 330.830,77 euroko inbertsioa egin du udalak. Herriko industriaguneak egoera onean mantentzea udalarentzako lehentasunezkoa dela ziurtatu dute, jarduera ekonomikoan duten garrantzia dela eta.