Elizalde Institutu kanpoaldean karpa jarriko dute ikasturte honetan
Elizalde Institutuaren aterpe eskasiari aurre egiteko karpa ezarriko dute. Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza esleitu dio udalari, alokairurako.
Elizalde Institutuaren patioan karpa jarriko dute ikasturte honetan ere, aterpe gabeziari aurre egiteko. Hezkuntza zentro publikoetan Covid-19ari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak plazaratu dituen diru-laguntza jasotzeko eskaera egin du udalak.
Karparen alokairuaren kostuaren %90 Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du eta gainerakoa, Oiartzungo Udalak. Guztira, 12.541,65 euro izango dira.
Iaz jarri zuten karpa, estreinakoz. Ikastetxeko zuzendaritzak zein udalak balorazio egokia egin dute, eta aurten berriro eskaera egitea deliberatu dute.