Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

'Mater', euskal kostaldeko hondakinei aurre egiteko marearen buru

Libera proiektuarekin bat eginez, ekosistemen eta biodibertsitatearen arazoari aurre egiteko hainbat ekintza antolatu ditu ontzi museoak.

Zero zabor uretan kanpainaren baitan Pasaiako portuan jasotako hainbat hondakin.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/09/22

Mater, Pasaiako Ontzi Museo Ekoaktiboa, Libera proiektuarekin bat eginez, eta SEO/BirdLifek Ecoembesekin sorturiko aliantzan funtsatuta, elkarlanean ariko da beste naturako hondakinen aurkako borrokan. Gaur goizean egin dute saiakera bateratuaren aurkezpen ofiziala, San Pedron.

Ingurumen hezkuntzako jarduerak bultzatuz, hainbat ekintza antolatu ditu ontzi museoak ekosistemen eta biodibertsitatearen arazoari aurre egiteko. Artean, hondakinak jaso eta datuak biltzeko saioak egingo dituzte, ingurune naturaletan (ibai, mendi eta hondartzetan) dagoen zaborraren kantitatea eta tipologia ezagutzeko.

Igande honetan bertan, hilak 26, Alabortza garbituko dute. Matereko zuzendari Izaskun Suberbiolak bat egiteko deia egin die pasaitarrei: “Arazoa zeure kabuz ikusi eta ukituta bakarrik jabetzen zara zugan ere badagoela konponbidea, erabilera bakarreko plastikoak alde batera utzita”. Lankidetzaren beste osagai nagusietako bat uztailean zehar ontzian egingo den ingurumen sentsibilizazioko kanpaina izango da.

Gaur goizeko topaketarekin bat egin du Sara Guemes Ecoembeseko proiektuaren koordinatzaileak. Esker onez zuzendu zaie Mater ontziko arduradunei: “Aliantza honek apur bat gehiago hurbiltzen gaitu Liberan dugun helburura, hau da, naturako hondakinen aurkako borrokan aldaketarako agente izatera”. Suberbiolak ildo beretik erantzun dio: “Bizi dugun ingurumen krisi honetan, berehalako ekintza beharraren mezua maila guztietara zabal dezakegu elkarlanean”.

Zero zabor uretan, “emaitza tristearekin”
Ontziaren arduradunek azaldu dute Zero zabor uretan kanpainaren hirugarren ekitaldia bukatu den honetan emaitzek agerian uzten dutela ezinbestekoa dela gizartean behin betiko ohitura aldaketa egitea, “itsasoa ez dela zabortegia ulertzea eta bizi iturria dela jabetzea”.

Ontziko arduradun nagusia iniziatibari halabeharrez emandako ezohiko bukaeraz penatu da: “Kanpaina Pasaiako gure portu nagusian bukatzea, botiloiek eragindako hondakinen 29 kilogramo jasoaz, tristea izan zen, besterik gabe”. Aukera probestu du arduradunak hondakinik onena sortzen ez dena dela gogora ekartzeko.

Kanpainan zehar gauzatutako bilketek agerian utzi dute itsas zaborraren kopurua, eta beraz, arazoa bera, “izugarria” dela. Guzti horien detailea Zero zabor uretan kanpainaren webgunean ikus daiteke.

Erlazionatutako edukiaAsteklimarekin bat egingo du ‘Mater’ ontzi museoak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.