Sorgintxuloko igogailua urriaren 8ra arte itxirik

Birgaitze lanak luzatu egin direla eta, Kaputxinoetako Sorgintxulo eta Basanoaga kalea lotzen dituen igogailuak aurreikusitako baina denbora luzeagoz izango da itxita.

Sorgintxuloko igogailua konpontzen ari da udala.

Kaputxinoetako Sorgintxulo eta Basanoaga kaleak lotzen dituen igogailua itxita izango da urriaren 8ra arte. Hilabetez itxita izango zela jakinarazi zuen udalak abuztuan, eta hasiera batean hilaren 23rako zabalik behar bazuen ere, igogailuaren birgaitze lanak luzatu egin dira, eta horrenbestez, urriaren 8ra arte ez da erabilgarri izango.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.