HemenGuk-ek bigarren azoka egingo du urriaren 2an
Oiartzungo lehen sektoreko hamalau ekoizlek beren produktuak erakutsiko dituzte urriko lehen larunbatean, Doneztebe plazan.

Azokan parte hartuko duten ekoizleak eta udaleko ordezkariak, azoka aurkezten.
Ekainean lehenengo azoka egin ondoren, HemenGuk-en aterkipean bildutako ekoizleek urriaren 2an egingo dute bigarrena. Kasu honetan, lehen sektoreko hamalau ekoizlek beren produktuak erakutsiko dituzte.
Doneztebe plazan jarriko dituzte erakusmahaiak, 10:00etatik 14:00etara bitartean.
Oiartzunen sortzen den elikagai aniztasuna ezagutarazteaz gain, ekoizleen eta bezeroen arteko zuzeneko harremana eta elkar ezagutza bultzatzea izango da azokaren helburua.
HemenGuk-eko ekoizleek zein udalak herritarrak animatu dituzte, produktu zein ekoizle horiek ezagutzera, eta haiek probatzera. Honakoak izango dira beren lanaren fruitua erakutsiko dutenak:
- Aldako (txakolina).
- Arabolaza (eztigintza).
- Arraztalo (barazkiak).
- Elika (barazkiak).
- Gezamina elkartea (ogia eta sagardoa).
- Larremotx (gazta).
- Lekungarai (gazta).
- Momotegi (ahatekiak).
- Mucha kombucha (konbucha).
- Ogiaren maitaleak elkartea (ogia).
- Pagoa (garagardoa).
- Papurrak (ogia eta goxoak).
- Txikierdi (arrautza ekologikoak).
- Zituene (pasta).
