Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

[Erreportajea] Artea letra larriz aiztur eta lehorgailu artean

Clash ile apaindegia ez da oso handia, estu samarra da. Baina bertako espazioa erabat eraldatu duen murala sortu du Jesus Bernal ‘Jes’-ek. Lan hori eta beste hainbat nazioarteko lehiaketa batera aurkeztu ditu.

Jes, sortu duen Kontxako muralari argazkia ateratzen, ispilutik. Handik begiratuta hartzen du zentzu osoa lanak.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2021/09/24

Lezoko sarreretako batean, Donibane kalekoan, ile apaindegi bat dago, Clash, 1988an sortua. Izenak berak intentzio baten berri ematen du: sormena eta ileen apainketa uztartuko dituen espazioa da. «Pelukeriaren izenean nire musika zaletasunen berri ematen dut. Oso gogoko dut The Clash taldea», zehaztu du Jesus Bernal Jes-ek, espazioaren arduradunak. Horraino dena normal. Lokalera sartzerakoan, ordea, ezkerraldean dagoen muralak arreta pizten du; Kontxako badia da, handi-handian, Jesek egina.

Ile apaindegiko ispilutik begiratuta, eta zehazki ile mozketa egiteko aulkian eserita, lanaren dimentsio osoa ikus daiteke bizkarraren atzetik: horman laua dirudienak, beste traza bat hartzen du, bizitza. «Hor goza daiteke benetan koadroaz, eserita. Inguratu eta jaten zaitu. Begiak zerumugaren parean kokatzen dira, urrun-urrunera begira bezala. Hori magia da», azaldu du. Francisco de Goyaren 3 de mayo en Madrid koadroaren neurri berberak dauzka paretako muralak Jesek zehaztu duenez, 3,60 metro zabal eta 2,40 altu.

Hura egin aurretik, ordea, Kontxako 1.500 bat argazki atera zituen sortzaileak, haietan jasotako informaziotik lokala zeharo eraldatzen duen artelana osatzeko. «Begira, hor Jaizkibelgo lehen torreoia daukat. Badira urte batzuk egin nuela. Mendian jasotako harriekin egin nuen erreplika. Sona handia lortu zuen ere lan horrek»; harro dago Jes lantokiaren atrezzo-arekin.

Lehiaketa
Egindakoa ez du Lezon soilik utzi nahi. Luxenburgoko Museoak antolatzen duen lehiaketara aurkeztu ditu Kontxako murala, torreoia eta beste koadro bat. Artista berrientzako sariketa da, «Got talent antzekoa». Agiri emate luze baten ondoren, lehiaketarako onartuko ote duten esperoan da lezoarra orain. «Nire zati bat eman dut lehiaketarako. Kontatzeko zerbait dudala uste dut. Horregatik aurkeztu naiz».

Duen artea zabaldu nahi du Jesek. Hark egindakoek jendearen harridura eta oniritzia dutela badaki, gustura ikusten dituzte sortutakoak. «Orain enkarguak jasotzeko prest nago. Edonor etor daiteke nigana nahi duena eskatzera». Irribarre batekin, ile mozketa artean, gustura egingo die harrera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.