Euskarazko irakurketa taldea martxan, urriaren 18tik aurrera
Ikasturteko lehen saioan Philip K.Dick idazlearen 'Ordaina' liburua landuko dute, Trintxerpeko liburutegian. Saioak astelehenetan izango dira, hilean behin.

Pasaiako liburutegietako euskarazko irakurketa klubak martxa hartuko du, berriro ere, urriaren 18tik aurrera (astelehena). 2021-2022 ikasturteko lehen saio hartan Philip K.Dick idazlearen Ordaina liburua landuko dute, Trintxerpeko liburutegian.
Estilo ezberdinetako liburuak landuko dituzte urtean zehar, batzuk euskal idazleek idatzitakoak eta beste batzuk itzulpenak. Saioak hileroko hirugarren astelehenean egingo dituzte, 19:45etik aurrera, urritik ekainera, eta horien moderatzailea Xabier Etxaniz Rojo idazle pasaitarra izango da.
Antolatzaileek gogora ekarri dute parte hartzea doakoa dela, eta zabalik dagoela parte hartu nahi duen ororentzat. Izena emateko eta zalantzak argitzeko bidali mezua bidal daiteke Pasaiako liburutegien helbidera.