Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Erreportajea] Auzolanean koloreztatuko dituzte frontoiaren hormak

Bi urte beteko dira Gaztañoko frontoiaren lanak bukatu zituztenetik. Orain, bertako horma zuriak kolore biziz betetzeko auzolana egiten ari dira auzo elkartearen ekimenez.

Marta Portela eta Aitor Sanz Mendiburu, muralean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/09/24

Gaztaño eta auzolana eskutik helduta datoz. Auzo horrek, bere izaeraren ezaugarri du ekiteko modu hori, eta oraingoan ere, auzolanean ekin dio pilotaleku berriko paretak koloreztatzeari. «Auzoko hormak irudiekin janztekoaren aldekoak gara, eta horrela jardun dugu orain arte. Uste dugu horrek izaera bat ematen diola auzoari, gure nortasunaren adierazle dela», azaldu du Aitor Sanz Mendiburuk, auzo elkarteko kideak.

Egiteko horretan, auzoarekin lotutako beste gai guztiekin bezala, auzotarren inplikazioa eta parte hartzea sustatzen saiatu da behin eta berriz auzo elkartea, «auzolana ekiteko eta aritzeko modu gisa ulertzen dugulako auzotarrok». Elkarlan hori frontoi berrira eraman dute orain, eta bere horma luze-zabalak mural koloretsuarekin jantziko dituzte. Auzotar baten bidez, Marta Portela San Pedron bizi den galiziarra ezagutu zuten, —Zintzilik irrati librean saioa egiten du—, hark egindako egutegi bat ikusi, eta bertako marrazkiek atentzioa eman zieten. «Proposatu genion frontoiko hormak margotzeko proiektua egingo ote zuen, eta baiezkoa eman zigun».

Udalari baimena eskatzeko egitasmoa aurkeztu zuten, eta baiezkoa jasota, joan den astean bertan hasi ziren lanean. Lehen deialdian pareta guztiak zuritu egin zituzten. Auzotarren erantzuna paregabea izan zela azaldu du Sanzek, adin guztietako hogei bat auzotar bertaratu zirelako. Aste honetan berriro bildu dira frontoira lanean jarraitzeko, murala markatzen hasiak dira. Deialdiak zehaztu gabe dituzte, baina auzokideei aldez aurretik jakinaraziko dizkiete.

Auzolanaren balioak iruditan
Portelak auzolana jarri du sortu dituen irudien oinarrian, Gaztañoren nortasunarekin bat eginez: «Euskal Herriak eta Galiziak komunean ditugun gauzak irudikatzen ditut normalean, auzolana da horietako bat. Lana, festak… auzo baten bizia irudikatzen saiatu naiz». Lehen aldia da horma bat bere irudiekin margotuko duela, «erronka handia eta luxua da niretzako».

Margoketa lanaren prozesua grabatzen ari dira egin bitartean hainbat auzotar. «Uste dugu garrantzitsua dela memoria hori gordetzea etorkizunerako», azaldu du Sanzek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.