Giriziak batzar nagusia egingo du ostiralean
Urteko batzar nagusia egingo du urriaren lehenengo egunean. Besteak beste, Covid-19ak sortutako egoera eta zuzendaritza berria jorratuko dituzte.
Girizia elkarteak urteko batzar nagusia egingo du datorren ostiralean, urriak 1. Elkartean bertan bilduko dira, 19:00etan hasita.
Hainbat gai jorratuko dituzte. Honakoak izango dira, besteak beste: 2019-2020ko diru kontuen azalpena; Covid-19ak sortutako ondorioak; elkartearen egoera juridikoa; eta zuzendaritza berriaren aurkezpena.
Bazkide guztiei dei egin diete bileran parte har dezaten.