Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Sortu: "Inoiz baino gehiago herrian urtzea dagokigu"

Txiki eta Otaegi fusilatu dituztela 46 urte bete dira gaur. Larunbatean ekitaldia egin zuten Elorsoron, eta gaur plazan biltzeko deialdia egin dute.

sortu gudari eguna oiartzun Larunbateko ekitaldiko irudia [Arg.: @eklizar].
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/09/27

Gaur irailaren 27 da. Frankismoak Jon Paredes Txiki eta Anjel Otaegi fusilatu zituen, baita FRAPeko beste hiru kide ere. Horren harira, Sortuk ekitaldi nazionala egin zuen Elorsoro kiroldegian, pasa den larunbatean. Gaur herrietan mobilizatuko dira; Oiartzunen kasuan, 19:00etan, plazan.

Eszenografia zainduko ekitaldia izan zen. Iturria metafora bezala erabili zuten, eteten ez den txorrota irudikatuz. Izan ere, memoria izan zen ardatza, baina etorkizunari begiradarik kendu gabe.

Sortuko Kontseilu Nazionaleko Kizkitza Gil de San Vicentek memoriaren garrantzia nabarmendu zuen. “Gertatu den hori ulertu dezagun, testuinguruan jarriz”, adierazi zuen. Horrela, kontakizun partekatu baten alde egin zuen, “ez dena ez alderdikoia, ez interesatua”.

Ildo horretan, klase politikoei galdera luzatu zien: “Euskal Herriko, Espainiako eta Frantziako klase politikoa ba al dago prest baieztatzeko hemen badela gatazka politiko bat, indarkeria adierazpen asko eragin dituena?”.

Memoriaren esparruan “gatazka politikoa sortu” izana kritikatu zuen Gil de San Vicentek. Egia eta bakea aldarrikatu zituen. “Ez dugu nahi gure seme-alabek ez haien seme-alabek guk bizitakoa bizitzea”.

“Berpizkunde nazional eta kultural berria”

Ondoren Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak hartu zuen hitza, “injustizien aurkako borraren zilegitasuna eta beharra” aintzatesteko. Txiki eta Otaegi “militante antifaxistak” izan zirela esan zuen, eta beste herrialdeetan omenaldiak egingo zizkietela.

“Espainiar estatuan haien memoria jazartzen dute, kriminalizatzen dute. Haiek borrokatu zuten frankismoak bizirik jarraitzen duen seinale”, gaineratu zuen Rodriguezek.

“Borrokaren zilegitasuna” indartzeko, hainbat adibide historiko zerrendatu zituen, 1975an fusilatuez gain: sufragistak, Angela Davis, Nelson Mandela, Malcolm X, Rosa Parks, Luther King, Stonewall, Gasteizko Martxoak 3ko langileak, Txillardegi, Elbira Zipitria, 1936ko gudariak…

“Hemen gaude omentzeko munduaren luze zabalean, historian zehar, zapalkuntzaren eta injustiziaren aurka, askatasunaren eta berdintasunaren alde, borrokatu diren pertsona guztiak. Hemen gaude omentzeko, Txiki eta Otaegi bezalaxe, independentziaren eta sozialismoaren alde borrokatu duten guztiak. Esateko haiei guztiei esker mundu hau eta herri hau bestela izango ziratekeena baino justuagoak eta hobeak direla”, zehaztu zuen.

Gaur egun Sortuk dituen erronkak zerrendatu zituen segidan: “Krisia goikoek ordaintzea, zibilizazio berri bat eraikitzeko beharra, eta burujabetzea. Hemen gaude esateko aurrerantzean ere borroka beharrezkoa dela. Gure eskubide nazionalak, gure askatasuna, Euskal Herri eta mundu justuago bat eskuratuko baditugu, borrokari esker izango da”.

Ezker abertzaleko kideei eskatu zien “inoiz baino gehiago” herrian urtzea, iturriaren analogiarekin jarraituta. Komunitate eta herriaren alde lan egitera deitu zuen. “Lan egin dezagun eskuz esku eta orpoz orpo langileekin, langabeekin, feministekin, pentsiodunekin, gazteekin, etorkinekin… Batetik, herritik sortu ginelako; bestetik, herriari zor gatzaizkiolako; eta azkenik, eta batez ere, gauzak herriarekin eginez gero, beti-beti-beti asmatuko dugulako”.

Orain dela sei hamarkadako belaunaldiak Euskal Herria “bizkar gaineratu” zuela adierazi zuen, eta “berpizkunde kultural eta nazional oso bat abiatuz”. Orain ezker abertzaleari dagokiola berpizkunde berri bat. Espetxean zein erbestean daudenak etxeratu arte etsiko ez dutela iragarri zuen Rodriguezek.

“Baina”, jarraitu zuen, “batez ere, guk ez dugu etsiko euskal estatu independente, sozialista, feminista eta euskaldun bat eraiki arte”. Eusko Gudariak kantatuz bukatu zen ekitaldia.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.