Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Lopez de Uralde: "Oraindik garaiz gaude aldaketa klimatikoari aurre egiteko"

Mezu itxaropentsua zabaltzea garrantzitsua dela uste du Lopez de Uraldek klima aldaketari dagokionean. Hamarkada batez hitz egiten ari dira adituak, isuriak erdira jaisteko; egingarria ikusten du, hori bai, berandu baino lehen neurri sistemikoak hartzea ezinbestekotzat jo du, "aldaketa klimatikoaren negazionisten" mezua baztertuta.

Juantxo Lopez de Uralde.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/09/28

Asteklima iniziatibarekin bat egin du Errenteriako Udalak eta horren barruan, hitzaldia egin zuen atzo Juantxo Lopez de Uraldek (Donostia, 1963). Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Batzordeko lehendakariak, gizarte kontzientziaren aldaketak eta egungo klima krisiak eragin dituen mugimendu politiko eta legegileak aztertu zituen. Lopez de Uralde elkarrizketatu du HITZAk.

Kontzientzia hartzeaz mintzatu zara. Zein da egoera, benetan kontzientzia hartzen ari da jendartea aldaketa klimatikoak suposatzen duenaz?

Aldaketa klimatikoa oso oldarkor azaldu zaigu uda honetan: Amerika ipar mendebaldean izandako tenperatura altuak, uholdeak, Bermeja mendilerroa (Malaga), edota Avilako suteak, horren adibide batzuk baino ez dira. Gero eta nabarmenago ari da agerian gelditzen aldaketa klimatikoa, eta zientzia esaten ari da denbora gutxi dugula isuriak murrizteko.

Zenbat denboraz hitz egiten ari gara, zehazki?

Hamarkada bat. Isuriak murriztu behar ditugu erdira hori da zientzia komunitateak esaten diguna. Aldaketa klimatikoari aurrea hartzeko borroka beste ingurumen borrokak baino motelago doala uste dut. Erregai fosilen gaia dago erdian, daukagun eredu energetikoa erregai fosilen erretzean oinarritzen da, eta eredu energetikoa aldatzea oso elementu traumatikoa da gizartearentzat. Neolitikoan ehiztari biltzaile izatetik, nekazari izatera igarotzerakoan, energia iturria aldatu genuen, ehizatik nekazaritza eta abeltzaintzatik lortzera pasa ginen. Aldaketa horrek, egitura sozial osoaren aldaketa suposatu zuen.

Erregai fosilak erretzen hasi zirenean Britainia Handian XIX mende amaieran, eraldaketa soziala ikaragarria eman zen berriro. Orain, beste aldaketa baten atarian aurkitzen gara, egitura energetikoaren aldaketa, erregai fosilen energiatik, berriztagarrietara igaroko gara, eta horrek aldaketa handiak ekarriko ditu.

Borroka hau motelagoa izateko beste arrazoi nagusi bat ere badago: erregai fosilen inguruan dauden interes ekonomikoak, eta erregai fosilen enpresek finantzatutako negazionismoa. Negazionismo horren bidez finantzatu dute kutsakorren isuriek eta klima aldaketak ez daudela lotuta dion zientzia, nahiz eta jakin bazekiten estuki lotuta dagoela. Ardura handia dute, beraz, negazionismo horretan enpresa energetikoek.

Orain, berriz, negazionismo politikoa dugu. Azken horrek ez du oinarri zientifikorik, eta zerikusia du Trumpismoarekin, Voxekin… negazionismo horrek baliatu nahi izan du eredu aldaketak izan ditzaken ondorio sozialak errentagarritasun politikoa ateratzeko. Gaur egun hori dugu aurrez aurre, negazionismo oportunista bat, populista eta zientziaren kontrakoa da. Nolabait aldaketa klimatikoaren kontrako antitxertoak dira.

Zeintzuk dira aldaketa sozial horiek?

Normalean onuretan baino kalteetan jarri ohi da. Dieselaz asko hitz egin da adibidez. Merkea kontsideratzen den erregaia da, eta badago esaten duenak langile klasearen erregaia dela, eta mantentzen dutenak, dieselaren gaineko laguntzak kenduta, langile klasea zigortzen ari zarela. Hori da jartzen duten adibideetako bat etengabean, eta batez ere eskuinak erabiltzen du argudio hori mezu bat bidali nahian, ‘aldaketa klimatikoaren kontrako neurriak langileria kaltetzen dute’. Arazoari irtenbideak emateko garaian, oso garrantzitsua da  sozialki kaltetuagoak izango direnek gutxiago ordaintzea. Aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan behin eta berriz errepikatzen den dilema da hori, nola egin trantsizioa justua, eta horretan jarri behar ditugula indarrak sinistuta nago, langileria eta gehiengo handiak bateratzeko borroka honetan.

Urratsak egitea kostatzen ari dela esan duzu eta politikoek beren erritmoa dute. Herritarrek zer egin dezakete?

Ez naiz ni fokua norbanakoaren gainean jartzea gustuko dutenetakoa; uste dut, norbanakoari ardura egozteko gehiegizko jarrera dugula ingurumen kontuetan iruditzen zait, benetan aldaketak sistemikoa behar duenean. Horrenbestez, aldaketa hori, administrazioetatik heldu behar da. Egia da ere, aldaketa hori egin ahal izateko ezinbestekoa dela babesa izatea. Inkestek argi utzi dute gehiengo oso batek eskatzen duela ekintza zehatzak hartzea aldaketa klimatikoa gelditzeko, baina bestalde, neurri zehatzek eragiten duten jarrera dugu, dikotomia hori sortzen da. Nik uste dut, indibidualki egin dezakegun garrantzitsuena dela zentzuz bizitzea, hau da, energia zentzuz erabili, mugikoratsun iraunkorraren aldeko hautua egin… Horiek garrantzitsuak dira, baina zati bat baino ez dira, eta ez badago aldaketa sistemikorik, oso zaila izango da aldaketa klimatikoa; horregatik ari da kostatzen hainbeste, koorporazio handiak etengabe trabak jartzen aritu direlako.

Ikasleek pasa den ostiralean greba egin zuten, eta kalera atera klimaren alde. Zein balorazio egiten duzu, etengabean kriminalizatzen ari badira ere, erakusten ari diren konpromisoaz?

Oso positiboa, zalantzarik gabe. Mugimendu ekologistan, haize bolada freskoa izan dira. Pandemia aurreko urtean hasi ziren mobilizazio handiak egiten, eta beraiek dira bandera hau hartu eta borrokatu behar direnak. Hau borroka luzea da, ez dezatela pentsa berehala lortuko dutenik, beraiekin hitz egiten dudanean askotan, sentsazioa dut beraiek azkarrago joango zela pentsatzen dutela, baina gogorra da, bidea luzea da eta ibilbide bat dugunok, jakin badakigu hau ez dela ez gaur ez bihar bukatuko. Oso garrantzitsua da, beraz, gazteak izatea altxa direnak, eta borroka honen protagonista bilakatzea. Ardurarako dei garrantzitsua egiten ari dira, espero dut indartzea eta jarraitzea aurrera.

Gazteak bai, baina gainontzekoak kontziente dira hamarkada baino ez dagoela atzera bueltarik izango ez duten ondorioak saihesteko?

Hori da paradoxa. Inkestek diote aldaketa klimatikoaren gainean kontzientziazioak asko egin duela gora azken urteetan, eta nik uste dut egia dela, baina zailagoa dena da neurrientzako babes politikoa aurkitzea da. Arlo horretan dugu traba gehien, eta horretan zerikusi handia du lehen aipatu dudan negazionismoak, balazta dira, eta kezkagarria da beharrezkoa den erritmo eta martxa hartzea galarazten dutelako.

Agian uste du gizarteak baliabideak ez direla finituak?

Hori dauka eredu kapitalistak, hazkunde jarraian oinarrituta dago, nahiz eta oinarri fisikoa finitua den, amaikorra. Horrek sortzen du bizi dugun iraunkortasun eza. Hau da txikitatik jasotzen dugun heziketa, lan gehiago egin behar da, hazi gehiago… eta ulertu behar da hori amaitu dela, aro berri batean sartu gara, eta aro horretan ahalik eta kalitate handienarekin bizitzea  behar du lehentasuna ahalik eta kalte gutxien eraginda gure inguruneari eta elkarbiziz beste espezieekin. Aldatu nahi duen gizarte zati bat eta aldaketa horri uko egiten dion gizartearen beste zati baten arteko borroka bizi dugu.

Iraungitze data dugu. Hamar urtean ez bada ingurumenarekiko jarrera aldatzen, ez badira neurriak hartzen, zeintzuk izango dira ondorioak?

Zientifikoek diote munduko negutegi efektuko gasen  isuriak %50 murriztu behar ditugula 2030 urterako. Ez badugu egiten, berez gradu eta erdiko tenperatura igoera gainditu eta aldaketa klimatiko katastrofiko egoeran sartuko gara. Nahiko kezkagarria da dagoeneko ikusten ari garena, orduan eta intentsuagoa eta gogorragoa izango da zaindu eta neurriak hartu ezean. Hori ekidin nahi dugu, dagoeneko pairatzen ari garen ondorioek okerrera egin dezaten, eta murgilduta gauden suntsiketa bide hau amaitzea.

Garrantzitsua da itxaropenerako mezua zabaltzea hala ere. Berri ona badugu: ahal dugu arazoa konpondu, ahal dugu aurre egin, denbora badugu gero eta gutxiago bada ere. Berri ona, baina, oraindik garaiz gaudela hau gelditzeko da, eta egin behar dugula berehala.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.