Gipuzkoa eta Iparralde 2 taldeek Euskal Herriko Txapelketaren finalerako txartela bilatuko dute. Bestalde, Txostekoak Madalensoron arituko dira.
Mezu itxaropentsua zabaltzea garrantzitsua dela uste du Lopez de Uraldek klima aldaketari dagokionean. Hamarkada batez hitz egiten ari dira adituak, isuriak erdira jaisteko; egingarria ikusten du, hori bai, berandu baino lehen neurri sistemikoak hartzea ezinbestekotzat jo du, "aldaketa klimatikoaren negazionisten" mezua baztertuta.
Gorbeia Suzien Munduko Kopako lasterketan bigarren izan zen lezoarra. Postu horregatik, aurrera jauzia eman du sailkapen nagusian.
Olabe eta Saigots artean txangoa egingo dute, Ezkabako Ihesaren ibilbideko bigarren etapa egiteko. Garmendi txokolategian eman beharko da izena.
Lehen mailako profesionaltasun ziurtagiria jasoko dute ikastaroa bukatzen dutenek. Guztira 400 ordu emango dituzte, arratsaldez.
Iniziatibaren xedea da udalerriko adinekoak bultzatzea Pasaiak dituen hiri eta natura bideak tipi-tapa zeharkatzera. Ez da izenik eman behar.
Azaroaren 10era arte izango dute epea 2021eko hondakinen tasa ordaintzeko. Jarduera ekonomikoen zerga ere epe berean ordaindu beharko da.
Kalte delitu bat leporatuta, 20 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak gaur goizaldean. Atxilotuak, ustez, hiru edukiontziri su eman die.
Ariketa fisiko osasuntsua egiteko helburuarekin, Elorsoro kiroldegian jarriko dute zita, astero. Tipi-Tapa Abittu zerbitzuaren barruan dago.
Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailak martxan jarri ditu bi arlo horiek sustatzeko laguntza lerroak. Urriaren 27ra arte egin daitezke eskaerak.