'Tipi tapa badia inguratu' jubilatuentzako programa martxan da
Iniziatibaren xedea da udalerriko adinekoak bultzatzea Pasaiak dituen hiri eta natura bideak tipi-tapa zeharkatzera. Ez da izenik eman behar.
Pasaiako lau jubilatuen elkarteek, udalarekin elkarlanean, Tipi tapa badia inguratu programa antolatu dute. Iniziatibaren xedea da udalerriko adinekoak bultzatzea Pasaiak dituen hiri eta natura bideak tipi-tapa zeharkatzera.
Helburu nagusia egoera fisiko orokorra lantzea da, erresistentzia aerobikoaren garapena hobetzeko, muskuluen indarra handitzeko, eta artikulazioen mugikortasuna garatzeko, besteak beste.
Aurreko urtean bezala, barruti guztietan egongo da martxan aurten ere egitasmoa. Egunak eta ordutegiak udalaren webgunean kontsulta daitezke; parte hartzeko ez da izen ematerik egin behar, nahikoa da dagokion orduan hasiera puntura joatea.