Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Udal langileen soldata igoerarekin kezka azaldu du Lezoko EH Bilduk

Langile guztiei soldata gutxienez maila bat igotzea eta musika eskolako arduradunari %10ean igotzea da udal gobernuaren asmoa. EH Bilduk hori justifikatzeko azterketarik ez dela egin azaldu du.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2021/09/29

EH Bilduk jakinarazi duenez, Lezoko Udal Gobernuaren (EAJko eta PSE-EEko zinegotziek osatzen dute) asmoa da udal langile guztiei gutxienez soldata maila bat igotzea; eta Tomas Garbizu Musika Eskolako arduradunari %10eko dedikazio gehigarria ematea: horren gastua 148.655 eurokoa litzateke. Igoera horien ondorioz, 2022tik eta urtero, 143.500 euroan (udal aurrekontu osoaren %1,54) handituko da udal soldaten gastua, eta zifra horri antzinatasunak, etorkizuneko soldata igoerak nahiz dedikazio gehigarriak gehitu beharko zaizkiela zehaztu du koalizioak. “Lezoko Udalaren aurrekontuaren zati handi bat hipotekatuko luke horrek”, esan dute. Proposamena bertan behera uzteko eskatu dute, “beharrezko azterketak egin eta udal langileren baten edo batzuen soldatak egokitzeko benetako justifikaziorik egon ezean”.

Igoera horiek kontsolidatuak geratuko liratekeela zehaztu du koalizioak. Hau da, soldata maila igoerak ezingo dira berriro murriztu ondorengo agintaldietan: “Hau guztia inolako azterketa eta txosten teknikorik gabe onartu nahi dute EAJko eta PSE-EEko zinegotziek hilaren 30eko udalbatzarrean. Legeak eskatzen duen beharrezko justifikazio edo memoriarik ere aurkeztu gabe, udal idazkariak ohartarazi zien bezala”.

EH Bildukoek adierazi dute udal langileen lan baldintza duinen aldeko jarrera “argia” dutela. Baina uste dute horrelako erabakiak “ongi aztertuta” eta “ongi justifikatuta” hartu behar direla. Hala, udalaren diru baliabideak “herritar guztien ongizatea hobetzera” bideratu behar direla azaldu dute, “udalak horretarako dituen baliabide mugatuak zuhurtziaz, zorroztasunez eta modu arduratsuan kudeatu behar ditu”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.