Udazkeneko jai egunetan, eskaintza berezia Tren Berdean
Arditurriko meategiak bisitatzeko ordutegien berri eman dute. Trenez hurbiltzeko hiru egun seinalatu egongo direla gogorarazi dute.

Arditurriko meategia ezagutzeko aukera egongo da udazken honetan ere. Haiek bisitatzeko ordutegiaren berri eman dute, asteazkenetik igandera eta jai egunetan, 10:00etatik 14:00etara.
“Bertako ondarea hurbiletik ezagutu nahi duena oinez, bizikletaz, kotxez ala Oiartzungo plazatik irteten den tren berdean etor daiteke”, gogorarazi dute. Trena erabiltzeko aurre-erreserba egin beharko da.
Trenez hurbiltzeko hiru egun finkatu dituzte: urriaren 12a, azaroaren 1a eta abenduaren 6a. Trena Pagoaldea industriagunetik abiatuko da Arditurriraino, bidean Aiako Harriko natura parkea zeharkatuz.
Tren Berdea eta oinarrizko bisita aukeratzen duenak bost euro ordaindu beharko ditu —3 euro, 13 urtetik behera dutenen kasuan—. Bisita sakonekoa baldin bada, 7 kostatuko du sartzeak (5 euro, 13 urtetik behera dituztenek).
Trenaren ordutegiak eta dagozkien bisiten taula ikusteko, egin klik hemen.