Adinekoen sareak indartzeko antzerki-dantza tailerra jende bila dabil
Hurrengo asteartean hasiko da Adinkidek antolatutako antzerki-dantza tailerra eta parte hartzaileen bila dabiltza. Adinekoen auzo-sareak ehuntzea dute helburu.
La Motora antzerki-dantza tailer komunitarioa herritarren bila dabil taldea osatzeko. Antzerkiaren bidez, adineko pertsonen arteko auzo-sareak suspertzen dabilen Adinkide GKEk egin du deialdia, 18 eta 99 urte bitarteko edonor animatu daiteke.
Hurrengo asteartean (hilak 4) hasiko dira saioak San Pedroko Udal Aretoan, 17:30etik 19:00etara. Urritik abendura bitarte iraungo du lantegiak eta izena emateko mezu bat bidali behar da helbide elektroniko honetara edota telefono honetara hots eginda ere egin daiteke: 650481138

Saioak San Pedroko Udal Aretoan eskainiko dira. Argazkia: Adinlagun.
