Auzoa ehuntzeko kakorratz tailerra eskainiko da asteazkenero San Pedron
Kakorratz lantegi komunitarioa antolatu du Adinkidek eta izen ematea irekita dago. Helburua adinekoek beraien inguruan dituzten auzo-sareak suspertzea da.
Kakorratz tailerrean izena emateko gonbita zabaldu du Adinkidek, adineko pertsonen inguruan dauden auzo-sareak ernatzen aritzen den erakundeak.
Lantegi hau proiektu komunitarioa dela azaldu dute eta taldeak erabakiko duela zein izango den amaieran ehunduko den sorkuntza.
San Pedroko Udal Aretoan elkartuko dira asteazkenero 17:00etatik 18:30era, urriaren 13tik azaroaren 24ra. Izena emateko 650 481 138 telefonora deitu daiteke edo helbide elektroniko honetara mezu bat bidali.