Nafarroa etorbideko 5. zenbakiko autobus geltokia ez da erabilgarri egongo
Hurrengo astelehenetik aurrera itxita egongo da Nafarroa etorbideko 5. zenbakiaren parean dagoen autobus parada, konponketa lanak egingo ditu udalak.
Nafarroa etorbideko 5. zenbakiaren aurrean dagoen autobus geltokia ez da erabilgarri egongo datorren asteko hilaren 4tik 10era (astelehenetik ostiralera), konponketa lanak egingo dituelako udalak.
Lan hauek aldundiarekin sinatutako hitzarmenaren ondorio direla azaldu du Pasaiako Udalak eta helburua zera dela diote “udalerriaren hiri-berrikuntza bultzatzea eta ingurune jasangarriago, irisgarriago eta inklusiboago baterantz aurrera egitea”.
Gogorarazi dute akordio honi esker beste hainbat ekintza sustatzea dutela asmo, adibidez, oinezkoen eta ibilgailuen bizikidetza hobetzea, espazio estaliak sortzea, adingabeen aisialdirako guneak hobetzea edota ariketa fisikorako ekipamendua jartzea. Helburu hauek betetzeko 576.470 euroko inbertsioa egingo dutela adierazi du udalak.