Asteburuan, futbolaz gain, areto futbola eta eskubaloia

Gaintxuk eta Jaixkik areto futbolean, eta Munttarpek eskubaloian ligak hasiko dituzte asteburu honetan. Kurkubiren taldea, oraindik atsedenean.

Munttarpeko neska kadeteek Legazpin dute lehen partida.

Asteburu honetara arte futbol ligak bakarrik izan dira martxan Gipuzkoan. Asteburu honetan, ordea, eskubaloikoak eta areto futbolekoak gehituko zaizkie. Kurkubiren taldeek, ordea, gehiago itxaron beharko dute: momentuz nesken Junior Mailako taldea prest dute, eta hark hilaren 17ko asteburuan hasiko du liga.

Jarraian, Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak:

FUTBOLA

Gizonen Erregional Ohorezko Maila

  • Allerru-Elgoibar, bihar (larunbata) 16:30ean Plazetan.

Emakumeen Gorengo Maila

  • Orereta Kafea-Allerru, etzi (igandea) 10:45ean Errenteria-Oreretako Beraungo zelaian.

Gizonen Gazteen Lehen Maila

  • Oiartzun B-Allerru, bihar (larunbata) 18:00etan Oiartzungo Karla Lekuonan.

Neska kadeteak

  • Oiartzun A-Allerru, bihar (larunbata) 11:00etan Oiartzungo Karla Lekuonan.

Mutil kadeteak

  • Allerru-Touring, bihar (larunbata) 11:30ean Plazetan.

ESKUBALOIA

Emakumeen Gipuzkoako Liga

  • Munttarpe-Mirotza Orio Eskubaloia, bihar (larunbata) 18:00etan Bekoerrotan.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Bergara-Munttarpe, bihar (larunbata) 19:30ean Bergarago Labegaraietako kiroldegian.

Neska kadeteak

  • Ibaiondo Legazpi-Munttarpe, etzi (igandea) 10:00etan Legazpiko Bikuña kiroldegian.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Mondrate-Gaintxu AFT, bihar (larunbata) 17:30ean Arrasateko Musakola kiroldegian.

Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila

  • Jaixki AFK-DAD AF, bihar (larunbata) 16:00etan Bekoerrotan.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.