Auzoetako batzarren aktak eskuragarri dituzte oiartzuarrek
Astelehen, astearte eta asteazkenean egindako bileretan jasotakoa herritarren esku dago, udalaren webgunean.
Ugaldetxoko auzo batzarra lokal berrian egindako lehen ekitaldia izan da. [Arg.: @oiartzunudala]. Oiartzungo Udalak herriko auzoetako bizilagunekin bildu da aste honetan. Astelehen, astearte eta asteazkenean egin zituzten zortzi bilerak.
Horien aktak herritarren eskuragarri jarri ditu Oiartzungo Udalak, bere webgunean.
