Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
IRITZI EMAILEAK. OLATZ MITXELENA LARRETA. OIARTZUN.

Itzalak itzal ez gaitzan

Oiartzun
Orokorra
2021/10/08
Olatz Mitxelena Larreta

Itzal bat dugu gure baitan. Guztiok. Itzal bat dugu gure baitan, batzuetan argitara ateratzen dena. Lehenago edo beranduago. Modu pausatuago edo oldarkorragoan. Dosi txikitan, kolpetik, ezustean. Ezin jakin. Atera egiten da.
Itzal bat dugu gure baitan. Denak ez direlako bistan eramatekoak, harro erakustekoak. Ez gaudelako denak ikustera ohituta. Arrotzegiak zaizkigulako oraindik batzuk. Lotsagarriak, agian. Onartzen dugu haginetako mina, zuntz haustura, laringitisa. Onar genezake diabetesa, tentsio altua. Baina denak ez dira onargarriak. Denak ez dira erakusgarriak, ikusgarriak. Oraindik.

Itzal bat dugu gure baitan, gure beldurren, minen eta erreprimitutako bulkaden habia eta gordeleku; lurrera sortzen garenetik hazten hasten dena, gure pausoen lorratzean, gure gorputz-gogoen abaroan. Egunez egun elikatzen dugu; egunez egun, lantzen.

Itzal bat dugu gure baitan, itzal egiten diguna batzuetan. Eta itzaltzen digu eguna, itzaltzen digu gosea, itzaltzen digu loa eta itzaltzen digu, batez ere, gaua. Itzaltzen digu itzala ez beste guztia. Itzal egiten gaitu.

Itzal bat dugu gure baitan, esatea kostatzen dena, ohiko hiztegi eta sintaxietan itxura susmagarria-edo hartzen duelako (bakarrik sentitzen naiz, beldurra dut, kezka honek itolarria eragiten dit, etsita nago, ez dut irtenbiderik ikusten…). Esatea kostatzen da edo, are, ez dugu esaterik, ez dugulako ikusterik ere, ez dakigulako ziur zer den, ez dugulako ezagutzen ez bere formarik ez doinurik. Bestelako adierazpide batzuetan aurkitzen du bidea. Bilatu behar izaten du. Eta horrela bihurtzen da literatura minen erresuma, arte plastikoak beldurren gorputz, musika nahasmenduen koktel. Esate baterako.

Itzal bat dugu gure baitan, gehiegitan gutxietsitakoa. Gehiegitan hartu nahi izaten dena salbuespen gisara, gertaeren artean akzidental modura, ezohiko, bitxikeria, harridura, exotiko ia. Gehiegitan egiten zaiona ezikusi, gehiegitan mozorrotu ezdeus. Gehiegitan, salbuespenez gainez egindako lur zulatu honetan; beteegi dauden eroetxe, psikiatriko eta farmakopeko bestelako orduen lurralde honetan.

Itzal bat dugu gure baitan, bere buruaz beste bat, itzal handiago bat, egiten duena kasurik larrienetan. Itzalaren itzal. Esan ezin dena are esanezinago egiten duena. Ulertzen zaila dena, are ulergaitzago. Onartzen kostatzen zaiguna, are onartezinago.

Itzal bat dugu gure baitan, oroz gain, gure baitara begiratzen erakuts diezagukeena. Itzaletan itzalena izanda ere, gure burua osorik ikusteko argi bihur dakigukeena, gure burua ulertzeko ezinbestekoa zaiguna. Tarteka, gogoratu egin behar. Ahalik eta maizen, argi eduki behar.

Itzal bat dugu gure baitan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.