Bibliotekako Ikasle Gela betiko ordutegira bueltatuko da
Beheko solairuko gela pandemia aurreko ordutegira bueltatuko da astelehenetik aurrera. Edukieran ere, murrizketak kanpora.
Manuel Lekuona biblioteka ohiko ordutegira bueltatuko da datorren astelehenetik aurrera —hilak 11—. Modu horretan, pandemia egoera aldarrikatu aurreko egoerara bueltatuko da.
09:00etatik 22:00etara egongo da irekita, astelehenetik igandera. Edukiera ere %100era bueltatuko da.
Hori bai, barnealdea denez, maskara nahi eta nahi ez jantzita eraman beharko da. Horrez gain, mahaia desinfektatu beharko dute erabiltzaileek, behin ukondoak iltzatzearekin bukatuta.
