Labandibarren 'Senide-kontuak', Gabriel Aresti sarien liburuan jasota
Erein argitaletxeak liburua argitaratu du, 2019 eta 2020 urteetako ekitaldietan sarituen lanak biltzen dituena, tartean idazle oiartzuarrarena.
Erein argitaletxeak 2019 eta 2020ko Gabriel Aresti sarietan nabarmendutako lanekin liburua argitaratu du. Tartean da Goiatz Labandibarren Senide kontuak narrazioa. Lehenengo akzesit saria lortu zuen Bilboko Udalak antolatutako literatur sarian.
Senide kontuak-ek Euskal Herritik Nevadara artzain lanetara joandako gizon bat du protagonista. Senide kontu horiek, baina, ez dira familia zoriontsu prototipikoarenak…
Labandibarren lanarekin batera aurki daitezke Iñaki Irasizabal, Asier Serrano, Mikel Ayllon, Lourdes Unzueta eta Itziar Ugarterenak.