Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Urratsez urrats ikasi, maite dena erabiliz zaintzeko

Hitano ikastaroa abiaraziko dute hilaren 19an, laugarren aldiz. Toka eta noka ikasteko saioak izateaz gain, hika aritzeko guneak dira. Nokari, lehentasuna.

hitano ikastaroa Mattin Kazabon saioaren dinamizatzaileetako bat, eta Aitzol Perez de San Roman, Ttur-tturreko kide eta ikastaroan izena eman duena.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/10/08

Euskararen osasun egoera ez da onena, bistan denez, baina toki batzuetan besteetan baino hobea da, Oiartzunen kasuan bezala. Hala ere, oiartzuerari herrenka ibilarazten dion zapatako harritxoa hitanoaren atzerakada da.

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak oinetakoa kendu eta txintxarra ateratzeko asmoz, hitano ikastaroak antolatu ditu. Laugarrena hilaren 19an hasiko da, eta asteburu honetan itxiko da izena emateko aukera.

Mattin Kazabon gurutzetarra eta Pili Lizaso iturrioztarra izango dira saioak dinamizatzeko ardura izango dutenak, Xabier Eizagirrerekin batera.

Kazabon pasa den urteko ikastaroan ere aritu zen hikaz hitz egiten laguntzen. «18 eta 70 urte arteko jendea hurbildu zen. Denok badiogu aprezio pixka bat. Jendeak ikusten du, argi eta garbi, hitz egiteko modu hori galtzen ari dela, eta zerbait egin behar dela, errekuperatzeko», esan du, formalismoak idatzian jasotzera uzten ez duen hitano garbian.

Gogorarazi duenez, parte hartzaileek nahasten zituzten aditzak. «Hasieran normala da, baina giro ona zegoenez, ez zegoen kezkarik». Aitzol Perez de San Roman Ttur-tturreko kidea da, eta ikastaroa antolatzeaz gain, parte hartu ere egin zuen, hitanoa ikaste aldera.

Oinak lurrera eramaten lagundu zion ikastaroak: «Batzuoi balio izan digu euskaldunberriek sentitzen dutena sentitzeko. Aditzak erabiltzeko garaian sortutako segurtasun-eza hori, pentsatzen jarri behar izana… Euskaldunzaharra naiz, bai, baina hika hitz egiten hastean, bada euskaldunberri sentsazio hori». Sentsibilizatzeko modu bat badela ziurtatu du. Kazabonek, bere aldetik, esan du saioak informalak direla.

Nokari lehentasuna
Pasa den urtean 40 bat lagunek eman zuten izena, bi saio presentzial egin, baina pandemiak saioak online bilakatzera bultzatu zuen. Ez zen gauza bera, 6-7 mohikanok jarraitu baitzuten. Jarraitu ezin izan zutenei gonbita egin die Kazabonek, aurten anima daitezen.

Oiartzuerazko hitanoa erakusteaz gain, bada praktikarako gune bat, Perez de San Romanen arabera: «Praktikatzeko gune bat eskaintzen digu ikastaroak, eta asko horren bila joango gara. Nik noka praktikatzeko gune bat behar dut. Baditut lagunak, baina denok dakigu zenbat kostatzen duen hizkuntza ohiturak aldatzea. Hasi, has zaitezke, baina gero ahaztu ere egiten duzu».

Nokari «lehentasuna» eman nahi diotela nabarmendu du Kazabonek. Oiartzunen ia entzuten ez dela ziurtatu du, tokaren erabilerarekiko aldea «ikaragarria» dela. Noka berreskuratzea «erronkarik handiena» dela iragarri du. Horregatik, generoarengatik bati hitanoz aritzea eta beste bati ez, horrekin hautsi nahi dute saioetan.

Saioak hilaren 19an hasiko dira, azaroaren 25era arte. Sei izango dira guztira, astearte edo ostegunetan, 18:30etik 20:00etara. Izen ematea 943 26 01 82 telefono zenbakira deituta edo Ttur-tturren helbide elektronikora idatzita egin daiteke. Igandea izango da izena emateko azkeneko eguna.

Ikastaroa debaldekoa izango da, maitatzen dena ordaindu behar ez delako. Oinetakoen lokarriak ongi estutu, eta urratsez urrats hitanoa berreskuratzeko bidea urratzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.