Poesiaren Versodia II jaialdia egingo dute Trintxerpen
Poesia irakurtzen arituko dira hainbat poeta eta rapsode.
Versodia II jaialdi poetiko-musikala antolatu dute Pasaiako Udalak eta liburutegiak. Asmoa poesia jendearengana hurbiltzea da, poeten eta rapsoden poesia irakurketen bidez.
Ekitaldiarekin amaitzeko, musikaz gozatzeko aukera egongo da, Josetxo Fernandez de Ortega pianoan delarik eta hainbat ahots desberdinek bera lagunduta. Kartelean O’Club taldeak joko duela irakurri daiteke, baina antolakuntzak ohartarazi du azkenean ezingo dutela bertan jo.
Trintxerpeko Alkateordetzako ekitaldi aretoan izango da hitzordua, liburutegien egunean, alegia, urriaren 23an 12:00etan. Sarrera doakoa den arren, erreserba egin behar da
helbide honetara mezu bat bidalita.