Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Hamaika kutixi filosofiko' kaxarako laguntza behar du Oi(h)artzun Filosofikoa taldeak

Diru bilketa bat abiatu du laukoteak esku artean duen kontakizun eta ilustrazio sortarako. Hamaika testu, hamaika ilustrazio eta horietako bakoitza lantzeko hamaika galdera posible bilduko dituzte.

'Hamaika kutixi filosofiko' izeneko kaxa.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Oiartzun
2021/10/13

Badira bost urte Oi(h)artzun Filosofikoa osatzen duen laukoteak (Maddi Nazabal Etxebeste, Izaro Toledo Retegi, June Retegi Uria eta Xabi Salaberria Gonzalez) herrian Haur Filosofia saioak zein herritarrei bideratutako Ilunabar Filosofiko saioak antolatzen hasi zirela herriko zenbait sortzailerekin batera. Urte guzti hauetan bizitutakoak ondorengo hipotesia berrestera eraman ditu lauak: “ez dagoela gai filosofikoei buruz hausnartzeko adinik, eta espazioak eta euskarazko materialak urriak direla”.

Bada, orain, “hutsune horiei erantzuteko asmoz”, pentsamendu kritikorako euskarazko pizgarriak eskaintzea helburu duen kutixi-kaxa bat dute esku artean, Hamaika kutixi filosofiko izenekoa. Filosofiak dituen hamaika adarrak lantzeko elkarrekin lotura zuzenik ez duten kontakizun eta ilustrazio sorta bat egin dute, adin tarte guztiei begirakoa. Funtsean, kaxa bat eskainiko dute, hamaika testu, hamaika ilustrazio eta horietako bakoitza lantzeko hamaika galdera posible biltzen dituen txartelez osatutakoa. Bertan ipuinak, poemak, antzerkiak eta ilustrazioak aurki daitezke.

Eta proiektuan aurrera egiteko laguntza eskatu dute sortzaileek, “kutixi-kaxa txokoz txoko zabalduz euskaraz filosofatzeko aukera” eskaini ahal izateko. Horretarako crowdfunding kanpaina bat abiatu dute lotura honetan. 4.000 euro lortu nahi dituzte, eta horiek biltzeko diru kopuru ezberdinak ezarri dituzte.

Herritarren laguntza eskertzeko “sorpresa ttiki pare bat” ere prestatu du laukoteak: proiektuko ilustrazioetako bat daraman telazko poltsa eta ipuinetako batean agertzen den esaldi batekin apaindutako kamiseta. Eskertzen atalean ere aipamena jasoko dute ekarpena egiten duten guztiek.

22 sortzaileen lana ordaintzeaz udala arduratuko da, horregatik material bera argitaratzera bideratuko dute herritarren ekarpen bakoitza. Azaroaren 13an amaituko da ekarpenak egiteko epea. Aurreikusitako kopurura iritsiz gero, hilabeteren buruan hasiko lirateke banaketa egiten. “Gure asmoa eta nahia da sari guztiak abenduaren 23rako beranduenez zuen etxeetan egotea”.

Ondorengoak dira kutixiak eta herriko sortzaileak:

  • Filosofia: Pello Añorga Lopez eta Idoia Beratarbide Arrieta.
  • Egia eta pentsamendua: Ane Labaka Mayoz eta Mariñe Arbeo Astigarraga (Txakur Gorria Sormen Kolektiboa).
  • Errealitatea(k): Alaia Martin Etxebeste eta Onintza Etxebeste.
  • Gizakia: Oier Guillan Bermudez eta Iosu Mitxelena Usain.
  • Bizitza eta heriotza: Olatz Mitxelena Larreta eta Udane Ansa Iragorri.
  • Kultura eta kulturak: Jon Martin Etxebeste eta Alaia Gaztelumendi Mendarte.
  • Ongia eta gaizkia: Goiatz Labandibar Arbelaitz eta Ane Narbarte Lasa.
  • Elkarbizitza: Karmele Mitxelena Etxebeste eta June San Sebastian Sein.
  • Gizakia eta natura: Antton Kazabon Amigorena eta Jokin Mitxelena Erize.
  • Emozioak: Miren Agur Meabe Plaza eta Eider Eibar Zugazabeitia.
  • Etika eta politika: Agustin Arrieta Urtizberea eta Ainara Lasa Perez.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.