Saltoki enpresak LABen hauteskunde deialdia "boikotatu" nahi duela salatu dute
Oiartzungo egoitzan bildu dira gaur. Bertan salatu dute "jazarpen sindikalaren bidez boikotatu" nahi dutela deialdia, "LABek ordezkaritzarik atera ez dezan".
Oiartzungo Saltoki enpresaren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute gaur goizean, LAB sindikatuak Euskal Herri osoko egoitza guztietan elkarretaratzeak deitu baititu. Jazarpen sindikalik ez! lemapean bildu dira.
Bertan salatu dutenez, Gasteizko Saltoki enpresak “jazarpen sindikalaren bidez LABen hauteskunde deialdia boikotatu nahi” du. Langileak “presionatzen” dabilela esan dute, kandidatura independenteak sinatu ditzaten, finean, “LABek ordezkaritzarik atera ez dezan”. Egoera horren aurrean LABeko kideek ez dute xantaiarik, manipulaziorik eta jazarpen sindikalik onartuko, hori esan dute gaurkoan. “Ez dugu jarrera antisindikalik onartuko!”.