Txosten larruzko paletako asteburuko partidak (2021-10-16)
Txosteko palistek bi partida jokatuko dituzte larunbatean, Madalensoron. Bestalde, igandean 58. Enrike Abril Errebote Txapelketaren finala jokatuko dute Oiartzunen.
![larruzko paleta txost](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2021/09/captura-de-pantalla-2021-09-15-a-las-13-51-09.png)
Bi partida jokatuko dituzte asteburu honetan Txosteko palistek etxean, Madalensoron. Larunbatean (hilak 16) dute hitzordua, 11:00etatik aurrera. Ondorengoak dira partidak:
- Txost 1 – Errepala 3 Larruzko paleta nagusiak (1. maila).
- Txost 2 – Oiangu Larruzko paleta (1. maila).
Bestalde, taldeak jakinarazi zu igandean (hilak 17), 16:30etik aurrera, 58. Enrike Abril Errebote Txapelketaren finala jokatuko dutela Oiartzungo Beheko Olazan, Amasako Behar Zana eta Donibane Lohizuneko Luzean taldeen artekoa.