Martxan dira Lanbarren eta Arkale artean eroritako errepidea konpontzeko lanak
Urtarrila amaieran GI-3632 errepidearen zati bat erori zen. Azaroan aurreikusi dute lanak amaitzea.
Oiartzungo Udalak jakinarazi du dagoeneko martxan direla Lanbarren eta Arkale arteko errepidea konpontzeko lanak, urtarrilaren 31ean GI-3632 errepidearen zati bat erori baitzen. Udalak, aldundiak eta Lanbarren Parke Logistikoa SAk elkarrekin egingo diete aurre gastuei.
Orotara 330.30,77 euroko inbertsioa egingo dute obretarako, horren %25a udalak finantzatuko du (beste %25a Oarsoaldea Parke Logistikoak eta gainerakoa aldundiak).
Lanak azaroaren erdialdean amaitzea aurreikusi du udalak.