Bihar jokatuko dute Enrike Abril Errebote Txapelketaren finala
Oiartzungo Beheko plazako pilotalekuak jasoko du Amasako Behar Zana eta Donibane Lohizuneko Luzean taldeen arteko neurketa.
Oiartzungo Beheko plazako pilotalekuak jasoko du bihar (hilak 17) Enrike Abril Errebote Txapelketaren finala. 16:30ean hasiko da Amasako Behar Zana eta Donibane Lohizuneko Luzean taldeen arteko neurketa.
Amasakoek Kanboarrak taldeari irabazi zioten joan den asteburuan, finalerdietan, 13-8ko emaitzarekin. Luzean taldeak aldiz, aurretik zuen ziurtatuta finalerako txartela, Zaharrer Segi hartu baitzuten mendean finalerdian, duela bi jardunaldi, 13-3ko emaitzarekin.