[Galeria] Landalur Azokak Zumardia hartu du
Hamaseigarren edizio honetan, bertako produktuez gozatzeko postuez gain, erakusketak eta tailerrak egin dituzte.
Herritar ugari gerturatu dira gaur goizean zehar Zumardira, hamaseigarren Landalur Azoka jaso baitu plazak. Edizio honetan ere lehen sektorea erdigunean jarri nahi izan dute eta horretarako, bertako produktuez gozatzeko askotariko postuez gain, abereen, erleen eta erlezaintzaren erakusketak egon dira, bata tailerrak ere etxeko txikienentzat.
Ondorengoak dira goizean zehar HITZAk bildu dituen irudiak: