Enrike Abril errebote txapelketa, Luzean taldearentzat
Behar Zana eta Luzean taldeen artean jokatu dute finala, Oiartzungo Beheko Plazan. Lapurtarrak 13-2 nagusitu ziren norgehiagokan.
Atzo jokatu zuten Enrike Abril errebote txapelketako 58. ekitaldiaren finala, Luzean —Donibane Lohizunekoak— eta Behar Zana —Amasa-Villabonakoak— taldeen artean.
Lapurtarrak nagusitu ziren, alde handiarekin, 13-2 irabazi baitzuten. Oiartzungo Beheko Plazan jokatu zen partida, atzo arratsaldean. Donibandarrek hamahirugarren txapela lortu zuten atzo.