Haurrek maskara eramatearen kontra mobilizatu dira
Haurtzaro Ikastolako guraso talde batek deituta, elkarretaratzea egin dute ikastolako jolastokian, maskara derrigorrez janztearen kontra.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 6 eta 11 urte arteko haurrek eskola ordu guzietan maskara erabiltzea derrigortuta daude. Izan ikasgelan edo jolastokian, ahoa estalita eraman behar dute.
Gaur arratsaldean, eskola orduak bukatzean, guraso talde batek deituta, mobilizazioa egin dute derrigorrezko erabilera horren kontra. Jolastokian eserialdia egin dute, gurasoek zein maskara eramatea derrigortuta dauden umeek ere.