Ezohiko udalbatzarra, kirol instalazioen kontratazio prozesua onartzeko
Oiartzungo Udalbatza plenoan elkartu da gaur goizean, Elorsoro, Madalensoro eta udako igerilekuen kontratua urtebete luzatzeko.
Oiartzungo udalbatzak ezohiko plenoa egin du gaur goizean. Puntu bakarra aztertu dute. Herriko kirol instalazioen kudeaketarako kontratazio hasiera onartu dute zinegotziek, aho batez.
Elorsoro kiroldegia, Madalensoro pilotalekua eta udako igerilekua kudeatzeko kontratua urtebeterako izango da, 305.612,23 euroko aurrekontuarekin. Urtebeteko hiru luzapen egiteko aukera egongo da.
Aurten bukatuko da udal kirol instalazioen zerbitzuaren esleipena eta urte hasierarako kontratazio berria prest egoteko egin da ezohiko batzarra, udaleko iturriek jakinarazi dutenez.