Euskararen aktibazio bilera egingo dute gaur
Haurrekin harreman zuzena duten helduei zuzenduta dago bilera, hizkuntza ohituretan eragiteko. Udaletxeko areto nagusian elkartuko dira.

Bigarren bilerako irudia [Arg.: @oiartzunudala].
Euskaraldia egin beharrean, aurten hizkuntzaren transmisioa lantzea proposatu du Euskaltzaleon Topaguneak.
Oiartzunen lanean ari da Euskaraldia dinamizatzen duen lan taldea. Gaur arratsaldean, 17:00etan hasita, udaletxeko pleno aretoan elkartuko dira. Haurrekin harreman zuzena duten helduei zuzenduta dago bilera, haien arteko hizkuntza ohituretan eragiteko.
