Oiartzungo aktore gazteen ' Famili ugaria', bihar Donostian
Oiartzungo Antzerki Eskolako taldeak antzezlana eskainiko du bihar arratsaldean Kontadoresen, Gazteen Antzerki Topaketen barruan.
Oiartzungo Antzerki Eskolan trebatzen ari diren aktore gazteak taulara igoko dira bihar. Zehazki, Donostiako Kontadores kultur gunean emango dute Famili ugaria ikuskizuna.
Gazteen Antzerki Topaketaren barruko saioa izango da. Famili ugaria emanaldia 19:30ean hasiko da, eta hiru euro kostatuko du sarrerak.