Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Filosofia kaxa batean sar daiteke, baina, batez ere, hortik atera

Oi(h)artzun Filosofikoa taldeak 'Hamaika kutixi filosofiko' kaxa osatu du. Haur filosofiako materiala euskarazko hutsuneari erantzun nahi diote.

hamaika kutixi Kaxa batean bildu dituzte testuak, ilustrazioak eta galderak.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/10/22

Oi(h)artzun Filosofikoa taldeak bost urte daramatza herrian haur filosofiari buruzko saioak egiten. Maddi Nazabal, Izaro Toledo, June Retegi eta Xabier Salaberriak ordutik antolatu dituzte saioak, beste hainbaten prestutasunarekin.

Beren helburuetako bat, saioez gain, euskarazko materiala sortzea zen. Pandemiak horretarako atea ireki zien. «Konturatu gara erabiltzen dugun material gehiena —haur filosofian behintzat— erdaraz dagoela. Haur filosofiak baditu 40 bat urte, eta euskaraz ez dago ia ezer», azaldu du Xabier Salaberriak.

Pandemiak gogorren jo zuen garaian ezin zuten saiorik egin. Udalaren diru laguntza zuten horiek aurrera eramateko, eta itzuli egin behar izango zutenez, materiala sortzera bideratu zuten partida ekonomikoa. Baita indarrak ere.

Hasieran proiektu oso lokala izango zen: testuak eta ilustrazioak egingo zituzten sortzaileak oiartzuarrak ziren. Ikusten hasi zirenean egitasmoak ibilbide luzeago bat izan zezakeela, Oiartzundik kanpoko sortzaileen ateak jotzen hasi ziren: «Hasieran zazpina testu eta ilustrazio izango ziren, baina gero 11 bihurtu dira. Fitxatu ditugu Miren Agur Meabe, Eider Eibar, Agustin Arrieta, Txakur Gorria… Euskal Herrira begira keinu bat egin nahi genuen», azaldu du. Sortzaileen zerrenda osoa hemen klik eginda kontsulta daiteke.

Testua, ilustrazioa… eta galderak

Bederatzi ipuin izango dira, poema-sorta bat (Meaberena) eta antzezlan bat (Oier Guillanena). «11 ipuin izena eduki beharrean, Hamaika kutixi izena jarri diogu, 11 testu, 11 ilustrazio eta 11 galdera izango dituelako».

Oi(h)artzun Filosofikoa-ko kideak azaldu duenez, ipuin bakoitzak ilustrazio bakarra du, baina, horrez gain, fitxa batzuk bildu dituzte kaxan —«jolasteko karten antzekoak»—. Atzealdean 11 galdera izango dituzte idatzita: «Batzuk testuarekin lotuta daude, beste batzuk ilustrazioarekin, eta azkenak dira gai horrekin orokorrean erlazioa dutenak. Guztiak dira filosofatzeko; ipuineko gauza partikular batetik hasi eta zerbait orokorreraino».

Sortzaile bakoitzari gai bat esleitu zioten. Liburuak hitzaurre moduko bat izango du, haur filosofia zer den azalduz, baina baita argibideekin ere, irakasleek ikasgelan edo gurasoek etxean kaxa nola erabili erakusteko: txartelak nola egin, dauden galderez harago egin daitezkeenak…

Proiektua hiru fasetan banatu dute. Lehenengoa da abian duten crowfundinga (azaroaren 13ra arte). Martxa onean doan arren, jarritako langa gainditzen duen kopuru oro ongietorria izango da. «Ziurtatzen digu kaxa gehiago inprimatzea. Bagenuen beldur txiki bat: materiala garestiagoa da, ez genekien zenbat ale atera…». Verkami plataforman egin daiteke ekarpena.

Bigarren faseak Internetetik lokalera —hala esan badaiteke— salto egingo du. Azaroaren 16an proiektua aurkezteko ekitalditxoa egingo dute: «Sortzaileak gonbidatuko ditugu. Gainera, guraso taldeei-eta aukera emango diegu eskaera egiteko Gabonen aurretik, opari interesgarri bat izan baitaiteke. Herri eta eskualdean eskuragarri jartzeko balio izango du». Ondoren liburu dendetan salgai jarriko dute, baita Interneten ere.

Salaberriaren ustez, «kalitatezko produktua» da, sona handiko sortzaileekin. Eta, garrantzitsuago dena: euskaraz. «Tristea da, baina hala da. Kontua ez da ingelesez zegoena itzultzea —gainera zaharkitua gera daiteke—, baizik eta euskaraz berria sortzea, hemengo eta gaur egungo begiradatik»

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.