Finantza kontuetan trebatzeko ikastaroa, enpresentzat eta autonomoentzat
Enpresaren finantzaketa hobe ulertzeko ikastaroa antolatu du Oarsoaldeko Garapen Agentziak, eta jada negozio bat duten autonomo zein enpresariei zuzenduta dago.
Baliabide finantzarioak ulertzeko ikastaroa egingo da, enpresei eta autonomoei zuzenduta. Norbere negozioen xehetasun finantzarioak ulertzeko doako jardunaldia antolatu du Oarsoaldeko Garapen Agentziak, Elkargirekin batera. Hitzaldiaren xedea negozioen finantzaketa aztertzeko baliabideak ulertzea da.
Ikastaroa jada negozio bat dutenei zuzenduta dago, hala nola, profesionalak, pertsona autonomoak eta ekintzaileak. Horregatik, enpresei aholkularitza ekonomikoa eskaintzen adituak diren Elkargi Sozietate Bermeduneko Isabel Gonzalez eta Eñaut Belokik eskainiko dute formakuntza.
Azaroaren 4an izango da saioa agentziaren Oiartzungo coworking bulegoetan eta online, 10:00etatik 11:30etara. Informazio gehiago eskatzeko edota izena emateko eranskin hau bete beharko da azaroaren 3a baino lehen edo mezu bat bidali daiteke helbide elektroniko honetara.
