Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Guruzne Azpiroz: "Bidean aurkitutakoak dira nire oparia"

Oiartzungo Kirol Saria banatu dute gaur, seigarren aldiz. Guruzne Azpiroz arraunlari ohiak jaso du, kirol munduari egindako ekarpenagatik.

guruzne azpiroz kirol saria Saria jasota, talde argazkia atera du, ekitaldia bukatzeko.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/10/22

Guruzne Azpiroz Ibarguren arraunlari ohiak gaur jaso du Kirol Saria. Herritarrek proposatuta, eta kirol mahaiak berretsita, arraunlari ohiak Oiartzunen aitortza jaso du bere ibilbideagatik.

Ekitaldi xumea baina aldi berean hunkigarria izan da. Enekoitz Markos Kirol zinegotziak hartu du hitza, udalaren izenean. Kirol Saria sortzearen arrazoia azaldu du hitz gutxitan: kirolean modu isilean lanean ibilitakoei aitortza publikoa egitea.

Azpirozi ematearen arrazoiak laburbildu ditu. Hainbat kiroletan aritu dela gogorarazi du zinegotziak: korri egiten, yogan, sokatiran, eskaladan eta, batez ere, arraunean, besteak beste. Azken kirol horretan modu “kuriosoan” hasi zela nabarmendu du, Girizia sokatira taldean San Pedroko elkartera arraunean aritzera gonbidatu zutenean.

Pasaiako bokalea autoz gurutzatzen baino ibilbide luzeagoa egin zuen Azpirozek: Galesen egon zen Erasmus egiten, banku mugikorra ezagutu, eta Europako uharte handienetik bueltan San Juanen hasi zen arraunean, parean hasitako arra asebete nahian.

San Juanekin ezagutu zituen bina Kontxa eta EuskoTren Ligaren eztiak, baina baita ere astero sei entrenamendu saio egitea edo taldearen ordezkari izatearen apenas eskertutako lana.

Ondoren, Lapurdi Arraun Elkarte sortu berritik deitu zutela azaldu du Markosek, eta han aritu zen entrenatzaile lanetan, kargu horrekin San Juanera bueltatzeko.

Zinegotziak bost balorerekin definitu du Guruzne Azpiroz: “Esfortzua, talde lana, konstantzia, ilusioa eta umiltasuna”. Emakume kirolariek bide gogorragoa izan dutela nabarmendu du Markosek, eta Azpiroz hasi zenetik gaur egun arte bitartean aldaketa handiak egon direla bertan. “Emakumeen kirola gaur egun dagoen tokian dago zu bezalakoei esker”, ebatzi du.

“Maitasuna eta sakrifizioa”

Jarraian, bideo bat eman dute pantaila handian, Azpirozi zoriontzeko. Bertan agertu direnen zerrenda luzea izan da: familia; lagunak; San Juan eta Giriziako taldekide ohiak; Kirol Saria aurretik jaso dutenak; Eskola Kirolakoak; udaleko ordezkariak…

Eneritz Arbelaitz alkateordeak hartu du hitza, eta laudorioak eskaini dizkio omenduari: “Guruzne maitasuna da, sakrifizioa, beste pertsonak babestea”.

Pertsonalki lotura dute, eta omenduaren izaera azaleratzeko adibide bat jarri du: Lilatoian, “200 bat emakume ateratzen ginen garaian”, Azpirozek haiei ia ezer esan gabe izena ematen zuen. “Badakizue nolakoa den Guruzne…”.

“Hemen banago, zuei esker da”

Azkenik, omenduak hartu du hitza, Kirol Saria eskuetan zuela. Txantxa tonuarekin esan du ordena aldatu egin behar dela: lehendabizi saria jaso eta, ondoren, momentu hunkigarrien txanda.

“Ez nuen sekula pentsatuko saria jasoko nuenik. Egin dudana gustuz egin dut, beste pentsamendurik gabe”, adierazi du arraunlari ohiak. Bidean aurkitu dituenak “oparia” izan dira beretzat, eta aitortza egin die bidelagun izan dituen horiei: “Hemen banago, zuei esker da”.

Eskertu du beti senideak eta bikotekidea ondoan edukitzea. “Oso garrantzitsua” izan da hori beretzako: “Ondoan edukitzearekin nahikoa izan da, ia ez da hitzik behar izan”.

Hitzartzea bukatzeko, ibilbidearen sintesia egin du lau hitzetan: “Plazer bat izan da”.

Ondoren, Joxe Migel Lopezek elkarrizketa egin dio, ibilbideari errepasoa emanez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.