Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Branka prozesua abiatuko du ostegunean Pasaiako EH Bilduk

"Hamabost urte barruko Pasaia nolakoa izatea nahi dugun deskribatzeko" dinamika izango dela aurreratu dute. Lau barrutien etorkizuneko argazki bat atera nahi dute.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2021/10/23

Pasaiako EH Bilduk “hamabost urte barruko Pasaia nolakoa izatea nahi dugun deskribatzeko” dinamika bat abiatuko du ostegun honetan, Branka izenekoa. Datozen hilabeteetan gauzatuko dutela iragarri dute, eta lana, kultura eta portua izango dira prozesuan landuko dituzten lerro nagusiak. Saioak “EH Bildutik gertu sentitzen diren pasaitar guztiei” zabalik egongo direla esan dute koalizioko kideek. 

Lehen saioan Pasaia, pasaitarrak eta lana titulupean, 2035. urtean nolako herria izan beharko litzatekeen hausnartuko dute. Bigarrenean aldiz, kultura, kirola eta aisialdiaz ariko dira; eta hirugarrenean, portua izango da gai nagusia. Saio guztiak (datorren ostegunekoa barne) Donibaneko kulturguneko komunikabide aretoan egingo dituzte, 19:00etatik aurrera.

“Hainbatetan hitz egin izan dugu Pasaiako EH Bilduk behar duen herri proiektuaren inguruan. Agintaldi hasieran ekin genion herri proiektua idaztearen ideiari, baina COVID-19ak eragindako egoerak eten zuen saiakera; izan ere, horrelako lana ezin da egin EH Bilduren komunitatea osatzen dugun pertsonok elkartu
gabe. Egoerak ahalbidetu duen bezain pronto berriro ere ekin diogu Branka prozesuari”, esan dute taldekoek.

Branka izena “bizi garen inguruneari erreferentzia egiteko” hautatu dutela azaldu dute. “Era ontzien osagai honen izena aukeratu dugu, aurrera begira jarri nahi dugulako, etorkizunera begira”. Pasaiako EH Bilduren “etorkizunerako begirada bildu” nahi du Brankak, finean, ” lau barrutien etorkizuneko argazki bat” atera nahi dute.

Proiektu honi ekiteko hainbat arrazoi nabarmendu dituzte, ondorengoak: “EH Bildu Pasaiak idatziz jasotzeko Pasaiarentzat duen herri proiektua, inprobisaziotik eta hauteskunde zikloen menpekotasunetik ateratzeko eta
herrigintza garatzeko ezinbestekoa delako eta Pasaia dagoen atakatik ateratzeko sormen handia behar delako eta horrek espazio eta denbora propioak behar ditu”.

Brankak herrigintza eta borroka antolatzen lagunduko duela uste dute, “prozesuak iparra non dagoen erakutsiko” baitu haien ustez. Modu malguan egingo dutela gaineratu dute, “ibiliz”. Proiekzioak, mahai inguruak, lantaldeak… Dinamika mordoa prestatu dituzte datozen hilabeteetarako.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.