Oiartzuerazko hitzekin ezin da inoiz 'enpu in'
Zortzigarren astean sartu da oiartzuerazko hitzen erronka. 'Enpu in' da aste honetan sare sozialen bitartez zabalduko den hitza.
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen erronkak aurrera jarraitzen du. Aste hau zortzigarrena da, eta aste honetarako proposatu duten oiartzuerazko adiera enpu in da.
Ohi bezala, meme edota irudiak sare sozialetara igotzera animatu dute, #hitzaoiartzueraz eta #enpuin traolekin.