Lehen Taldeko laugarren lasterketa Ioritz Mendizabalentzat
Saint-Cloud hipodromoko lasterketa irabazi du jockey oiartzuarrak, 'El Bodegon' zaldiaren gainean. Izugarrizko denboraldia egiten ari da.
Ioritz Mendizabal jockey oiartzuarra denboraldi izugarria egiten ari da. Lehen Taldeko —hau da, maila goreneko— laugarren saria lortu du 2021 honetan.
Larunbatean izan zen, Frantziako Saint-Cloudeko herriko hipodromoan. El Bodegon bi urteko zaldiaren gainean, gainontzekoak baino azkarrago ibili ziren. James Ferguson ingelesak entrenatutako lau-hankakoa da.
Aurreko Lehen Taldeko lasterketak ere frantziarrak ez diren entrenatzaileek landutako zaldiekin lortu ditu.
47 urte ditu jockey oiartzuarrak. Poule d’Essai, Prix du Jockey Club eta Prix de Diane irabazi ditu.
2004, 2008, 2009 eta 2010ean Cavrache d’or (Urrezko Usta) saria lortu zuen Mendizabalek, oztoporik gabeko lasterketen kategorian. Larunbatekoa ibilbidean lortu duen 24. Lehen Taldeko lasterketa da.
Bideoan ikus daitezke lasterketaren azkeneko metroak.
https://twitter.com/francegalop/status/1451891218691002373