Altzibar industriaguneko kale bat asfaltatuko dute bihar
08:00etatik aurrera asfaltatze lanak egingo dituzte. Ondorioz, lanak bukatu arte trafikoari moztuta egongo dela jakinarazi du udalak.

Asfaltatuko duten kalea, horiz markatuta.
Bihar asfaltatze lanak egingo dituzte Altzibar poligonoko bidean. Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, 08:00etan hasiko dira lan horiek, eta bukatu arte trafiko mozketak izango dira.
Zehaztu dutenez, Lirain tailerra dagoen tokia da asfaltatu beharreko eremua. Cadarso eta Aranburu bidera doan errepidea da.
