Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Auzo batzarrek "sentsazio onarekin" utzi dute udala

109 herritarrek hartu dute parte auzo batzarretan, eta horietatik %53 emakumeak izan dira. Auzotarren ekarpenak nola bideratu aztertuko dute.

auzo batzarrak oiartzun balorazioa 2021
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/10/28

Oiartzungo Udala herritarrekin bildu zen, auzoz auzo, hilabete hasieran. Zortzi auzoetan egindako bileren balantzea egin du.

Sentsazio ona utzi dietela adierazi dute. “Auzo batzarrak garrantzitsuak dira Udala eta herritarrak maila berdinean jartzen garelako eta elkar entzuteko ariketa direlako”, gaineratu dute.

Iaz baino herritar gehiagok hartu dute parte: 109. Horietatik %53 emakumeak izan dira. “Pozgarria da ikustea berdintzen ari dela gizonen eta emakumeen parte-hartzea; adin-tarte gazteagoetan ohitura batzuk aldatzen ari direla nabari da”, esan du udalak.

Herritarrek eurek auzo batzarrak “probetxugarriak” bezala definitu dituzte, eta balorazio horrekin ere “gustura” dago udala.

Auzo ikuspegia eta orokorra

Udalaren eta herriaren egoerari buruzko informazio orokorra eta 2022ko aurrekontuen proposamena aurkeztu dituzte auzo guztietan.

Jexux Leonet alkatearen iritziz, “garrantzitsua” da auzotarrek herriaren ikuspegi orokorra izatea. “Aurreko urtea ezin dugu ahaztu, baina mezuak ikuspegi positibotik eman nahi izan ditugu”, gaineratu du.

Auzo guztietan izan da tartea auzoari buruz hitz egiteko, eta bileren zati handietako bat haiei eskaini zaie. “Ekarpen asko jaso ditugu. Helburua auzotarrak eroso sentitzea da, hitz egin dezaten, eta konfiantza giroa sortu dela uste dugu”, gaineratu du alkateak.

Auzo batzarrak auzoaren gainean “modu kolektiboan pentsatzeko ariketa” dira udalaren ustez. “Auzo Batzarrek Udalean buruan ditugun proiektuei leihoak irekitzeko ere balio dute: kontrasterako espazio aproposa dira eta auzotarren kezkak eta lehentasunak dimentsionatzeko baliagarriak dira”, zehaztu dute.

Auzo guztietan komunak izan diren gaiak atera dira: txakur kakak ez jasotzea, hondakinak lurrera botatzea, ibilgailuen abiadura bizia, mugikortasun neurriak ez errespetatzea… 

Bizikidetzako neurriak errespetatzea “hain zaila” ez dela esan du udalak, eta haiek beteta, auzoko bizimodua hobetzen duela. Horiei buruz hausnartu eta hobetzea deitu dute.

Auzotarren ekarpenak jasota, horiek nola bidera daitezkeen aztertzen ari da udala.

Aktak, udalaren webgunean

Udalak epe motzean hasi —edo hasiko— diren zenbait proiektu aurkeztu zizkien auzotarrei. Honakoak, esaterako: Altzibarko berrurbanizazioa eta frontoiaren kokalekua; Iturriozko aparkalekua; edo Gurutzeko bidegorria.

“Hala ere”, jarraitu dute, “udalak epe ertainera begira eta ikuspegi orokorrarekin egiten du lan”. Auzoen oreka bermatu nahi du udalak, nahiz eta aitortza bat egin duten: “Zoritxarrez, ez dugu urtero guztia egiteko baliabiderik, horregatik, auzo batzuetan gehiago egiten da urte batean eta besteetan, hurrengoan”.

Udalak ikusi duenez, 30 urtez azpiko gazteen parte-hartzea txikia izan da. “Gazteak nola aktibatu asmatu behar dugu”, iragarri dute.

Auzo bakoitzeko akta eta aurkezpenerako erabilitako materiala udalaren webgunean aurki daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.