Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
Guruzne Azpiroz. 2021eko Kirol Saria.

"Eskatzen duen esfortzu eta inplikazioagatik asko ikasi dut arraunarekin"

Gaur zortzi jaso zuen aitortza —nagusiki— arraunlari izandakoak. Ekitaldi hunkigarria izan zen, eta denbora pixka bat jarrita, saria jasotzea harentzat zer suposatu duen azaldu du.

guruzne azpiroz kirol saria Guruzne Azpiroz, Kirol Sariarekin.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/10/29

Gaur zortzi jaso zenuen Kirol Saria. Zer suposatzen du herritarrek hautatutako sariduna izateak?
Saria jasotzen ari nintzen momentuan, egia esan, ez nintzen oso kontziente saria jasotzen ari nintzela. Aste bukaeran aje emozionala pasatu ondoren, esango nuke oso polita dela.

Bertan esan nuen: inoiz ez nuen pentsatuko horrelako sari bat jasoko nuenik. Herritarrek emandako saria izanda, are bereziagoa egiten du. Oso pozik nago. Apalategian ikustean balio handiagoa eman diot.

Horrelako gauza emozionalek pixka bat blokeatuta uzten naute. Orduak pasatu ahala beste modu batera bizitzen duzu.

Nori eskaini nahi diozu saria?
Familiari, lagunei eta bikotekideari. Azkenean, nire ondoan egon den jende horri guztiari. Udaletxeko ekitaldian egon zen inguruko jende asko, aspaldi ez nituenak ikusten. Oso berezia izan zen nirekin momentu horiek bizitu zituzten pertsonak bertan ikustea, eta oraindik are bereziagoa egin dute saria.

Hainbat kiroletan ibili zara, nagusiki arraunean. Zuretzako zer izan da?
Ikasketa izan da, zentzu askotan, eta ez kirol alorrean bakarrik. Eskatzen duen esfortzu eta inplikazioagatik asko ikasi dut. Pertsonalki, zure aldetik dena jarri behar duzu, eta proiektu batean sinistu behar duzu. Gero emaitzak dira ateratzen direnak.

Arraunak erakutsi dit nire buruan konfiantza handiagoa izaten. Taldekide zoragarriak izan ditut, eta jende zoragarria ezagutu dut taldekideen artean. Oso aberasgarria izan da.

Zeintzuk izan dira momenturik politenak?
Taldearekin momentu politak bizitzen dituzu, eta ez diozu hainbeste begiratzen irabazten duzun ala galtzen duzun. Momentu asko daude elkarri laguntzen diogunak. Horretan oinarritzen da taldearen indarra eta elkarrekiko konfiantza. Gero, lehiaketan, dena ateratzen da, baina garrantzitsuena oinarria da, atzean dagoen lan hori.

Eta zeintzuk izan dira arraun ibilbideko momenturik txarrenak?
Beti ez zaude berdin, eta badira egunak entrenamenduak aurrera ateratzea kostatzen zaizuna. Arrazoiak asko dira: fisikoki ongi ez zaudela, lesioak, eguraldi oso-oso txarra, lanagatik nekatuta zaudela… Jarritako lan hori bukatzea kostatzen zaizu. Askotan pentsatzen duzu ‘Oraintxe etxera joango nintzateke!’, edo lagunengana zerbait hartzera.

Hala ere, engantxatzen zaitu ontzira. Hainbeste esfortzu eta hainbeste sakrifizio egitean, emaitzak aldekoak direnean beste modu batera bizitzen dituzu. Momentu txarrak puntualak izan dira. Lehenengo taldean galtzen hasi ginen, eta hortik aurrera errazagoa izan zen.

Pasa den ostiraleko ekitaldian aipatu zen asko lagundu duzula jendea. Ingurukoak laguntzeak zer eman dizu zuri? Ateratzen zaizun zerbait al da?
Inkontzienteki ateratzen zaidan zerbait da, ez da pentsatuta egiten dudan zerbait. Eneritzekin [Arbelaitz, alkateordea] aritu nintzen gero hizketan, eta galdetu zidan ea nondik ateratzen dudan motibazioa jendea animatzeko.

Nire buruaren kontzeptu hori ez daukat; kirol bat egin nahi badut, bakarrik egin beharrean, nahiago dut konpainiarekin egin, eta ingurukoak engainatzen ditut. Lagunekin tarte bat pasatzeko, betiko planak egin beharrean, noizbehinka egon zaitezke lagun artean kirola egiten.

Arrauna utzi duzu, eta badirudi sari hau jasotzearekin batera bukatuko dela zure kirol ibilbidea. Hala al da?
Entrenatzaile bezala jarri nintzenean egia da pixka bat lasaiago egon naizela. Pixka bat erosoago egon behar nuen, hainbeste entrenamendu, hainbeste neke fisiko zein mental neukan… Oso nekagarria izaten da lehiaketa.

Orain hasi naiz berriro pilak jartzen, baina gustuko dudalako eta disfrutatzeko. Denbora libreko zerbait izango da, lehiaketatik kanpo dagoena.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.