Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Transmisioan ere, zer entzun, hura ikasi

Euskaraldiaren aurtengo hutsunea baliatuta, ‘Haurren aurrean, helduok heldu’ egitasmoa antolatu dute azaroaren 22tik abenduaren 5era arte, eta Oiartzunen ere garatuko dute.

haurren aurrean helduok heldu Oiartzunen hiru bilera egin dituzte ekitaldia prestatzeko.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/10/29

[Gipuzkoako Hitzan argitaratutako erreportajea]

Euskaraldia 2018an antolatu zuten lehenengo aldiz, Euskal Herriko hainbat euskara elkarteren eta euskaltzaleren ekimenez. Bi urtean behingo proiektua da, eta, aurten sortu den hutsunea bete asmoz, Euskaltzaleon Topaguneak eta Euskaraldia dinamizatzeko hainbat herritako taldeek beste egitasmo bat jarri dute martxan: Haurren aurrean, heldu helduok. Azaroaren 22tik abenduaren 5era arteko iraupena izango du ariketa sozialak.

Azaroaren 9an aurkeztuko dute ofizialki, baina Goiatz Urkijo Castañares Euskaltzaleon Topaguneko koordinatzaileak hura antolatzearen garrantzia azpimarratu du jada. “Bi urtetik behin egiten den oso ariketa puntuala da Euskaraldia. Tarteko urtean, bai Euskaltzaleon Topagunetik eta bai herri batzorde batzuen aldetik beharra identifikatu genuen beste mota batzuetako egitasmoak aurrera eramateko”.

Euskararen ahulguneetako bat identifikatu dute aurten, eta hori landuko dute azaroaren bukaeratik abenduaren hasierara: helduen arteko hizkuntza ohiturak, haurren aurrean daudenean, batez ere. “Euskaraldiaren oinarrian dauden arau sozialak sustatzen jarraitzea da helburua”, gaineratu du Urkijok.

Hala ere, iragarri du jarduerak ez dituztela bi aste horietan bakarrik egingo: “Aurrerago egingo ditugu beste batzuk ere: isilpekoak batzuk eta unean unekoak beste batzuk”.

Hastear den egitasmoak ez du Euskaraldiaren dimentsiorik izango, “ez da izango hain handia eta hain zabala”, eta xede talde eta gune batzuei bideratuta egongo da. Helduena izango da hiztun-talde helburua, eta zaku horren barruan ez dituzte sartu gurasoak bakarrik; haurrentzat erreferente izan daitezkeen helduei zuzenduta egongo da: bestelako senideak, aisialdiko jardueretako begiraleak, jangelako langileak…

“Argi daukagu haurrei ematen dizkieten hizkuntza ereduek eragina dutela haien erabileran. Azkenean, zein hizkuntzatan, noiz, norekin, zeri buruz, zertarako, zergatik eta abar ikusten dute haurrek, eta haiengan eragina dauka horrek. Esaera zaharrak dioen bezala: Zer ikusi, hura ikasi“, adierazi du Urkijok.

Izan ere, zehaztu duenez, haurrek, hizkuntza ez ezik, hizkuntza arauak ere barneratzen dituzte. “Ingurukoek beren artean hitz egiten duten moduari ere erreparatzen diote haurrek”.

Aurtengo euskararen kale erabileraren neurketaren zain, 2016ko datuekin lanean ari dira euskalgintzako eragileak. Duela bost urteko ikerketaren arabera, haurrak eta helduak batera hizketan ari direnean erabiltzen da gehien euskara.

Erabilera daturik okerrenak, berriz, elkarrizketak helduen artekoak direnean izaten dira. “Eredugarritasunaren aldetik, zer pentsatua ematen du horrek”, hausnartu du Urkijok. Hala ere, sumatu dute kale erabilera etenda geratu dela, ez gora eta ez behera.

Hain zuzen ere, erabilera hori hauspotzeko, argi dute eskola orduekin ez dela nahikoa: “Haurrek bizitzaren ehuneko handi bat eskolatik kanpo pasatzen dute. Askotan eskoletan jartzen dugu begirada, baina aisiarako denboraren garrantzia azpimarratu nahiko genuke”.

Urkijok esan duenez, Gipuzkoan “egingarria” da aisialdia euskaraz izatea. “Batzuetan ahaztu egiten zaigu guraso edo heldu moduan aisian egiten den hautuak kontzientea izan behar duela”.

Oiartzunen, lanean

Euskal Herrian 70 partaidek baino gehiagok bat egin dute egitasmoarekin; tartean dago Oiartzun. Aitzol Perez de San Roman Euskaraldiko taldeko kideak azaldu duenez, aspalditik zuten transmisioaren gaiarekiko kezka. Oiartzualdean gaia landu zuten bideo batzuen bidez. Haurrak ziren protagonistak: “Gu euskaraz ari gara, eta zuek zergatik ez?”, galdetzen zieten helduei.

“Oiartzunen, haurren artean, handia da euskararen erabilera, arnasgunea delako”, nabarmendu du Perez de San Romanek. Baina datuak beheraka doaz pixkanaka. “Kezka hori bazegoen, eta ederki etorri zitzaigun Topagunearen egitasmo nazionala”.

Hiru bilera egin dituzte jada. Lehenengoan, egitasmoa aurkeztu zieten herriko eragileei; bigarrenean, zer egingo zuten diseinatzen hasi ziren, eta aliatuen sare bat josten ere bai, ikastetxeetako, haur eskolako eta ludotekako ordezkariekin; azkena, berriz, informazioa trukatzeko izan zen. Egitasmoak iraungo duen bi asteetan ekitaldiren bat egiteko asmoa dute, baina oraindik ez dute ezer finkatu.

“Euskaraldiaren jarrerak sustatzen jarraitu nahi dugu”, dio Perez de San Romanek. “Ez dezagun esan ‘euskara ikastetxean ikasi behar duzu’ bakarrik; ikusaraz dezagun euskal mundu bat badagoela”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.